XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

15.8. -TZEA Formaren aldetik begiratuta, kasu absolutuko singularrean doa aditz izena, hau da, amplt;TZEAampgt; eta, bestetik, ukan, eduki, egin eta ba- baiezpen aurrizkia eduki edo ukan aditzen forma jokatuei loturik.

Aditz izena, aditz iragangaitzarena edota iragankorrarena izan daiteke.

Lehenbiziko bien eginkizuna, hau da, -TZEA + ukan, eduki perifrasi multzo hauena, agindu-nahikunde edo erregua adieraztea da, baina halako testuinguru berezietan, hala nola:
(100) a. autoen prezioak gora egin omen du: lehenago erostea zuen
b. oraindaino alferra izan dela? Orain lan egitea du
c. (Josetxo, 236.orr.)
d. (Diego de Alzo, Estudio sobre el euskera hablado, 60.orr.)
.

Beste batzutan ekintza burutua adierazten du:
(101) a. (Duvoisin, Laborantzaco liburua, 186. orr.)
b. (Josetxo, 182. orr.)
c. (Duvoisin, Laborantzaco liburua, 129. orr.)
.

Horiek ez dira emankorrak, idiomatikoak baizik.

Esakera gisa erabiliak daude, bi aditz horietaz kanpo ez baitago besterik.

Ondoko adibideotan ikusten denez, -TZEA + egin perifrasia ere agertzen da:
(102) a. (Lizardi, Hitz lauz,)
b. ikusi al duzu Pello? Bai, oraintxe irtetea egin du.

Orduan, aditz izenak adierazten duen ekintza hori burutu berria, oraindik orain egina dela adierazten digu perifrasi multzo horrek.

-TZEA aditz izen hori absolutu mugatu singularrean doa (...).